Geroz eta gazteago hasten dira drogak kontsumitzen bereziki tabakoa, alkohola eta porroak. Arazoa gero eta larriagoa da, asteburuetan lehen hamarretik bi kontsumitzen zutelako baina orain hamarretik bost kontsumitzen dute. Horrez gain %20 astean zehar ere kontsumitu egiten du.
Arazo horrez aparte drogak zabaltzen hasi dira gure gizartean, eta txarrena da gizarteak hainbat alditan ikusi egin dituenez ez dituela arraro eta lehen bezala ikusten, orain "normalago" ikusten dute.
Lagun talde batetan 12-15 urtekoa adibidez, sei lagun direla koadrilan, horietatik hiru porroak kontsumitzen dituzte eta beste bi alkohola zer egingo du seigarrena? ba azkenean edo alkohola edan edo porroak erreko ditu, atzean ez geratzeko. Oso tristea da baina holan dago gizartea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario