2008/01/17

umeak lapurretan

Bideo honetan ikusten den bezala Venezuelan... ume askok lapurretak egiten irabazten dute bizitza. Bideo honetan agertzen dira nola adin txikikoak doazen errepideetara eta geldi dauden autoetan lapurtzen duten. Ume gehienei haien aitak esaten diete nola lapurtu behar duten, noiz joan behar diren, non kokatu...

Abuso sexuala

80000 abuso sexualak umeetan jakiten dira urtero, baina ez dakigunak askoz gehiago dira, umeak ez dutelako esaten beldurragaitik. Arazoa identifikatu behar da eta amaiera eman abusoari ondoren profesional batengana eramanez. Min emozionala oso arriskutsua izan daiteke umearentzako.
Umeen abuso sexuala familian gerta daiteke; aita/ama, osaba... edo kalean; gurasoen lagun bategatik, irakasle...
Ez dago ume bat ere ez psikologikoki prest dagoena abuso sexualei aurre egiteko.
Abuso sexual luze jasan dituen umea psikologikoki oso txarto geratu daiteke eta autoestima lurretik edukiko du; ezertarako balio ez duela.. pentsatu egingo du.
Draª R. Norori-ren elkarrizketa bat (gai honetan espezializatua dena) jarriko dut oso interesgarria iruditu zaidalako.

bulling- a eskolan

Gaur bulling-ari buruz hitz egingo dut. Badirudi gaur egun eskoletan ikasle askok bulling-aren arazoak jasotzen dituztela, baita ere ikasle batzuk pentsatzen dute lagun batekin haserretu egin bada eta honek kasurik egiten ez badio hori bulling-a dela. Nire ustez heldu gara puntu batetara ikasleak ez dakitela noiz den bulling- a ala bronka normal bat.
Orain gaian aditua den Jose Maria Avilesen elkarrizketa batekin utziko dizuet nahiko garrantzitsua iruditu zitzaidalako.

2007/11/22

bideoa

2007/11/15

lanaren sarrera

Hartu dudan gaia adin txikikoak arrisku egoeran da. Gai hau hartu dut umeak asko gustoko ditudalako eta haiei laguntzea espero dudalako.
Lan honekin umekin zerikusia duten arazoak jorratuko ditut adibidez: tratu txarrak, bulling-a, drogak, hezkuntza, lapurretak...

agurra

Nire izena June Gomez da, 20 urte ditut eta gizarte hezkuntzako 2.mailan aritzen naiz.
Nire lanaren helburua ze nolako arazoak dituzten adin txikikoak jendeari erakustea da, eta ahal duten neurrian ume horiei laguntzea.
Espero dut blog honen bitartez nire helburua lortzea.
Agurrak danoi

2007/11/07

Haurren tratu txarrak


Pentsatzen duguna baino askoz gehiago dira tratu txarrak jasotzen dituzten haurrak. Haur hauen guraso gehienak arazodunak dira eta haien seme alabekin ordaintzen dute.
Tratu txar mota desberdinak daude: tratu txar fisiko larriak, torturak, abusoak...

Arazoa pentsatzen duguna baino askoz gehiagotan ematen da eta ez bakarrik arazoak duten gurasoetan baizik eta guraso askok konturatu gabe seme alabei fisiko edo psikologikoki maltratatzen dituzte.